Blogaren tematika

Blog honetan, haur hezkuntzako umeentzako diren abestiak agertuko dira, haien letra, itzulpenarekin.

2013/10/21

Blogaren tematika

Kaixo irakurle agurgarriak,
Sarrera hau erabiliko dut nire burua aurkezteko eta blog honen funtzioa zein den esateko.

Ni, Etxaurren Martin dut izena, eta arraroa bada ere, Etxaurren izena da, eta ez da abizena. 19 urte ditut, 1994ko martxoak 9an jaio nintzen eta. Niri buruz esan dezaket oso sortzailea naizela eta teknologia berriak nahiko ondo ematen zaizkidala, batez ere ordenagailuak, baina beste alde batetik, nahiko ona naiz marrazketarekin eta eskulanekin. Batxiler artistikoa egin nuen, Laudion, eta ondoren, Haur Hezkuntza ikasten nago Leioako unibertsitatean. Animaliak asko gustatzen zaizkit, nire deskribapenean ikusi daiteken moduan.

Blog honetan, umeekin egin daitezkeen eskulanak egiteko pausuak agertuko dira, sukalde errezetak balira bezala. Saiatuko naiz eskulan guztiak nik etxean egitea, nire argazki propioak igo ahal izateko, baina aste batean edo ezin badut, interneteko argazkiak erabiliko ditut. 

Agur,
Eskerrik asko irakurtzeagatik.