Blogaren tematika

Blog honetan, haur hezkuntzako umeentzako diren abestiak agertuko dira, haien letra, itzulpenarekin.

2013/11/25

Ran Rober Ran

Gaurko abestia, Ran rober ran abestia izango da. Jarraian, letra agertuko da, itzulketarekin batera, eta, geroago, bideo pare bat.

Letra euskaraz:
Uztaia gora gora
lurretik zerura,
gira alde batera
ta gero bestera,
ta behera behera behera
ta behera behera bai!
Uztai barruan preso
gelditu naiz orain!
Ran rober ran
Po po po po po po po po
Ran rober ran
Po po po po po po (berriz)
Letra erderaz:
 El aro arriba arriba
del suelo al cielo,
gíralo a un lado
y luego al otro,
y para abajo abajo abajo
y para abajo abajo ¡sí!
Dentro del aro preso
ahora me he quedado!
Ran rober ran
Po po po po po po po po
Ran rober ran
Po po po po po po (berriz)

Estekak:
Ran Rober Ran - Imanol Urbieta
Ran Rober Ran - Umeak dantzatzen

2013/11/12

Ikusi, Ikusi han!

Gaurko abestia, Pirritx eta Porrotxen "Ikusi ikusi han" izango da. Jarraian, letra agertuko da, itzulketarekin batera, eta, geroago, bideo pare bat.

Letra euskaraz:
Ikusi, ikusi han! Teilatu gainean.
Kriston aberea triziklo batean.
Tronpa du aurrean, isatsa atzean.
Ja, ja, ja! Elefantea da!

Letra erderaz:
Mira, mira ahí! Encima del tejado.
Hay un animal enorme encima de un triciclo.
Tiene una trompa delante y una cola detrás
Ja, ja, ja! Es un elefante!

Estekak

Abesti originala, Pirritx eta Porrotx abesten duten bezala.

Pocoyo marrazkien "Eli" pertsonaiarekin egindako aldaera.

Haur hezkuntzako klase bat, abestia abesten.

Hau da gaur arte ikusiko dugun guztia.
Eskerrik asko irakurtzeagatik.

Blogaren tematikaren aldaketa

Kaixo irakurle agurgarriak,
Sarrera hau erabiliko dut blogaren edukiei buruz ideiaz aldatu dudala azaltzeko.
Aurreko sarreran esan nuenez, blog hau, eskulanak egiteko ("umeekin egin daitezkeen eskulanak egiteko pausuak agertuko dira, sukalde errezetak balira bezala") asmoarekin sortu nuen, baina, unibertsitateko lan guztiekin batera, ez daukat denbora soberan eskulanak egiten egoteko (esan nuelako, "Saiatuko naiz eskulan guztiak nik etxean egitea, nire argazki propioak igo ahal izateko, baina aste batean edo ezin badut, interneteko argazkiak erabiliko ditut"). Horren ondorioz, irtenbidea prestatu behar izan dutarazo horrentzat, eta bururatu zaidana, abestiei buruz idaztea da. 

Bertan, abesti desberdinak argtaratzen joango naiz, youtuberako estekak gehitzen, eta abestien letrak euskaraz eta, agian, gaztelaniaz.
Agur,
Eskerrik asko irakurtzeagatik.