Blogaren tematika

Blog honetan, haur hezkuntzako umeentzako diren abestiak agertuko dira, haien letra, itzulpenarekin.

2013/11/12

Blogaren tematikaren aldaketa

Kaixo irakurle agurgarriak,
Sarrera hau erabiliko dut blogaren edukiei buruz ideiaz aldatu dudala azaltzeko.
Aurreko sarreran esan nuenez, blog hau, eskulanak egiteko ("umeekin egin daitezkeen eskulanak egiteko pausuak agertuko dira, sukalde errezetak balira bezala") asmoarekin sortu nuen, baina, unibertsitateko lan guztiekin batera, ez daukat denbora soberan eskulanak egiten egoteko (esan nuelako, "Saiatuko naiz eskulan guztiak nik etxean egitea, nire argazki propioak igo ahal izateko, baina aste batean edo ezin badut, interneteko argazkiak erabiliko ditut"). Horren ondorioz, irtenbidea prestatu behar izan dutarazo horrentzat, eta bururatu zaidana, abestiei buruz idaztea da. 

Bertan, abesti desberdinak argtaratzen joango naiz, youtuberako estekak gehitzen, eta abestien letrak euskaraz eta, agian, gaztelaniaz.
Agur,
Eskerrik asko irakurtzeagatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina